HATS-ARTE 2019

      

EGITARAUA   (Abuztua 1-17) 

   'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko hirugarren erakusketa iraganen da  , Senpereko Amotz-Larraldean, Abuztuaren 3 tik - 17 ra
Hor, elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten   gehienen  testotxo batzu,  110 bat kuadrotan, agertuko dira, lurrean etzanik ,Auxtin Zamoraren  argazki artistikoeri loturik .
-Zergatik lurrean etzanik ?
-Lurraren arrasean diren gauz maitagarrien gainean, maizetan,ez ohartuki pasatzen gira, alta, hor dira,... bai... bere azalean,zerutik erori guziak, euri, hosto, izar puskak..gu...gizakiak...,lur azalean ere, bere barnetik, ateratzen diren gure janariak, loreak,onddoak, urre errautsak eta abar...Haur ttikien eremu paregabea, ere, da, lur azala,

bere gainean, potikoka egiten baitituzte beren lehen urratsak eta jolasak. Olerkarien mundua, maiz, haurtasunaren eraginekin betea da. Horra zergatik, Hats-Arte erakusketa honen parte hartzaleek  uste dugun (beharbada haurrek amestu dezaketen antzera), gure idatzi eta argazkiek, lur gainean ezarriak izanez, beren lurreko sustraiekin bat eginen dutela.
''Hats-Arte''-rentzat, A.Z



Harremanetan sartzeko :
olerkibilduma@sfr.fr

































































g

************************ OLERKI GALDERA Télécharger tout Olerkari laguna, Datorren urteko 22. "Hats...