HATSAREN POESIA 2019



Hatsaren Poesiaren eguna
2019/04/07
Senpere herriko Amotz auzoko LARRALDEA etxean

21. HATSAREN POESIA
XXI. MENDEKO POESIA

21. HATSAREN POESIA KORRIKA iragan zaigu, klika eginez elkartu gara urtero bezala Larraldea baserrian, Senpereko Amotz auzoan. Hatsegin dugulako hatsa.
Egun goxoa iragan dugu Auxtinen babesean, eta kimu berriak irekitzen hasi diren garai honetan poesiaren lerro berriak sortu eta inprimatu dira, 122 olerkariek hats emandako hitzekin osatuak. Aurten 18 olerkari berri nabarmenduko nituzke, ongi etorri beroa emateko: Bingen Amadoz, Olatz Azpirotz, Oiane Egiguren, Axun Gereka, Joxan Gurrutxaga, Amaia Hennebutte, Naiara Iglesias, Hodei Ijurko, Alaitz Imaz, Oihane Jaka, Joseba Gotzon, Esther Landa, Emile Negueloua, Isabela Oravova, Mihajlo Sviderski, Javier Tisera, Ainhoa Usandizaga, Leize Van Meer.
Horren karietara bildu ginen bada apirilaren 7ko igandean Senpereko Larraldearen babesean, KORRIKAren oihartzunek bultzaturik, 21. HATSAREN POESIA aurkezteko eta egun goxo bat elkarrekin iragaiteko.
Garizuma-haizez eta euriz lagundurik tantaka-tantaka iritsi ginen Euskal Herri osoko puntu desberdinetatik, eta liburu berria eskuartean hartu genuen.
Auxtin Zamorak aurkeztu ninduen ni aurtengo liburuaren editore, liburuaren irakurleari mintzatu nintzaion, gure artean jadanik ez zeudenei aipamen berezia egin nien bihotzez, eta denen besarkada amultsua jaso ondoren, aurtengo liburuaren sar-hitzaren edo zart-hitzaren egile Koldo Goitia bere amonaren azalean sartu zen, eta literaturari buruzko hausnarketa pertsonala egin zuen. Ondoren, Emile Negelouak gitarraz eta Hegoa bere alabaren ahotsez mundu osoko haurrei kantatu zieten, eta gero, bertaratu ezinik gelditu ziren Joan Mari eta Imanol Irigoienen olerki bana irakurri zituen Itziar Gomezek. Hain zuzen ere, Itziarri egokitu zitzaion ausaz heldu den urteko liburuaren sar-hitza idaztea.
XXI. Mendeko poesia kaiera edo liburu hau argitaraturik, eta kanpoan jadanik ateri, Larraldearen lorategira atera ginen gorostia eta mizpira landatzera. Poesiaren hats guztiok lora gaitezen eta fruituak eman mundura. Lur basa topatu genuen Larraldearen lorategi zainduan, eta lur basa horretan basaura artean iratze mota aunitz, menda-belarra, barakurkuilu hutsak eta apo batek bizilekua zuen tokian landatu ditugu poesiaren gorostia eta mizpira, lurrean birbiratu eta sakabanatu garenon hazi-poemak eta argi-hizkiak fruituak airera emango ditugun itxaropenaz. Udaberria lora dadila aske poesiaren Larraldean!
Egun osoan zehar, Larraldearen barnean 2018ko ARGIZKIEN erakusketa egon zen, hats-emaileon hitzekin eta argazkiekin osatua, argitu dezagun bidea.
Hatsegin dugulako hatsa, hats-emaileen hatsa maite dudalako, elkarrekin bazkaldu genuen Larraldeko sutondoan, eta hatsa batzuetan hitsa bada ere, gu guztion barneko hotsa entzun genuen bazkalosteko kafearekin batera, ebaki nahiz huts, hatsa ez baita inoiz ere hutsa, ez bada betearen hutsa, kikara bete kafe huts. Ederra izan da norberaren ahotsez norbere hatsa hitzez entzutea!
Arratsaldean Antton Kazabonek bere poema batzuk irakurri ditu, tarteka bere anaia Joxe Leonek gitarraz lagundurik Xabier Leteren kantu ezagunak kantatzen zituen bitartean.
Horren ondotik, eta urteko poesia eguna amaitzeko, Arrate Fernandez zinegile andoaindarrak Edorta Jimenezen “Lepoaren geografia” olerkian oinarritutako film labur bat erakutsi digu Larraldeko ukuiluan, non amodiozko istorio bat kontatzen zen hitzik gabe eta olerki musikatuarekin soilik: “Begi-ninien koreografia”.
Horrela, bertaratu ginen 30 bat olerkari tantaka-tantaka joaten hasi ginen bakoitza bere euskal txokora, jadanik ateri eta goxo zegoen ilunabar batean.

Ainara Maia Urroz

https://youtu.be/5zhLrW7Pno4  
( Josu Jimenez Maia)

Ainara Maia Urroz


***************************
Iritzi
21 garren aldi honetan ere ,beti bezala, gu guzien, Larraldean, elkarrekin hain alegarriki, ikustea, harrigarria izan zait. Ez da posible horrelakorik !
Zimiko bat egin izan behar dut nere  buruari, honen sinesteko . Sakonetik eskerrak beraz gu guzioi . Aurten ere Hatsaren arnasak ukan du aski indar, 124 partalierrekin ,21 garren liburu baten agertzeko. Lekukotasun poetiko anitza eta mankomun bat dauka oraikoan ere liburu honek, dena : gizakitasun, bihotzeko eragin, aditasun eta libertate haundi batekin osatua Eskerrak oraino bigarren aldi batez,  gu guzioi !
Su egiteko biltzen diren abartxo zamari , abartxo bat kentzen bazaio, 5 axola, egur zama beti egur zama egoten jarraitzen du. Aurten , egur zama horretatik, personalki hasi naiz baztertzen, nitaz eskuin eta ezker sobera aipamen agertzen dira, uste dut momentoa dutala fama guzietatik urruntzea, eta , elkartearen kudeantza uztea beste hatsakidekoeri. Suerte haundi bat dugu ,gure erdian aurkitzea kimu berri bat, gorosti landare bat bezala gu guzion olerkiak ostostatuko duena . Bai aurten Ainara Maia Urroz-ek lehen orrialdetik azken orrialdera moldatu digu liburua , Ainara eskertzeko nahi nuke hatsakide guziek,datoren egunetan zehar, besarkada bat eman geniezaion.
                                                              Auxtin


Argazki batzu 


Talde argazkia







Ennio Cantella-Andueza 
Hegoa Negeloua (Abeslaria)
Haurren Hatsaren Poesia
Itziar Gomez-Sarasola(Joanmari eta Imanol Irigoien-en olerkiak irakurtzen
Hegoa Negeloua ,kantatzen ari bere aitarekin

Graxi Solorzano
Josu Jimenez-Joseb Aurkerenena-Nicole Etxart-
Luzien -Etxezaharreta
Auxtin ( Marisa Arruabarrenak idurikatua eta oparitua)
Juankar Mugartza eta Eric Traonmilin
Anne Fruchon
Iñaki   Martiarrena Otxotorena(  Hatsaren Poesia 2019 bildum azalaren marraskilaria)
Oihane Egiguren 
 Carmen Valois
Mixel Mendiburu
 Andoni Salamero
Juanmari Apaolaza Estensoro
Ainara Maia Urroz
Arrate  Fernandez(Zinegilea)
Josemari Zendoia- +Joxe Leon eta Antton Kazabon, Xabier Lete abesten

Koldo Goitia bere amonaren 'itxura' hartzen

Marisa Arruabarrena-Elzalde-Ima Cestau-Bego Cestau Maialen  Etxegoin-Eric Traonmilin



EGITARAUA:


11: 00 Elkarretaratzea 
eta Aurkezpena
  • Auxtin Zamora-ren hitza
  • Ainara Maia-ren  aurkezpena
  • Koldo Goitia-ren sar-hitzaren irakurketa
  • Nahi duenak nahi duen beste zerbait aurkez dezake sobera luzatu gabe: omenaldi-hitzak joan olerkarientzat, etorritako olerkarien kantuak... ANIMATU!! izan ere, aurtengo Hatsaren Poesian kantari dezente ditugu: Mikel Babiano-Gorka Zabaleta-Leire Zabala hirukote artistikoa, Maddi Zubeldia, Emile Negueloua, Maria Angeles Zugarramurdi, Maddi Andueza, Ennio Cantella eta abar... 
  • Anne Fruchon-ek zerbait irakurriko duela erran digu. 
  • 2020ko Hatsaren Poesiaren sar-hitza idatziko duenaren aukeraketa (zozketatua)
  • Gorosti-kimu bat landatuko dugu Larraldean
  • Talde-argazkia ateratzea 
  • 2018ko ARGI-HIZKIEN ERAKUSKETA lurrean birbiraturik egun osoan zehar sentigai
13:00 Bazkaria (Norberak beretzat ekarria eta nahi duenak elkarbanatzeko).
15:30 Bazkalosteko errezitaldia, bakoitzak bere olerkia irakurriz edo kantatuz.
Nahi duenak nahi duen beste zerbait aurkez lezake, sobera luze izan gabe (gehienik ere 10 minutu) 
16:30 Xabier Leteren abestiak, Joxe Leon Kazabonen gitarraz eta Antton Kazabonen poesien laguntzarekin.   (Jadanik Anttonek proposatu digu eta guk onartu dugu). 
18:00 Arrate Fernandezek bere film labur poetikoa (Edorta Jimenezen "lepoaren geografia" olerkian oinarritutakoa) aurkezteko nahia adierazi digu ("Begi-ninien koreografia" 10min).

*****************************

Hatsaren Poesiaren eguna
2019/04/07

EGITARAUA:


11: 00 Elkarretaratzea 
eta Aurkezpena
  • Auxtin Zamora-ren hitza
  • Ainara Maia-ren  aurkezpena
  • Koldo Goitia-ren sar-hitzaren irakurketa
  • Nahi duenak nahi duen beste zerbait aurkez dezake sobera luzatu gabe: omenaldi-hitzak joan olerkarientzat, etorritako olerkarien kantuak... ANIMATU!! izan ere, aurtengo Hatsaren Poesian kantari dezente ditugu: Mikel Babiano-Gorka Zabaleta-Leire Zabala hirukote artistikoa, Maddi Zubeldia, Emile Negueloua, Maria Angeles Zugarramurdi, Maddi Andueza, Ennio Cantella eta abar... 
  • 2020ko Hatsaren Poesiaren sar-hitza idatziko duenaren aukeraketa (zozketatua)
  • Talde-argazkia ateratzea 
  • 2018ko ARGI-HIZKIEN ERAKUSKETA lurrean birbiraturik egun osoan zehar sentigai
13:00 Bazkaria (Norberak beretzat ekarria eta nahi duenak elkarbanatzeko).
15:30 Bazkalosteko errezitaldia, bakoitzak bere olerkia irakurriz edo kantatuz.
Nahi duenak nahi duen beste zerbait aurkez lezake, sobera luze izan gabe (gehienik ere 10 minutu) 
16:30 Irakurketa/kantaldia Antton Kazabonekin Xabier Leteren musikaz lagundurik. (Jadanik Anttonek proposatu digu eta guk onartu dugu). 


LEHEN ORRIALDERA ITZULTZEKO






























g



************************ OLERKI GALDERA Télécharger tout Olerkari laguna, Datorren urteko 22. "Hats...