'HATSA'REN OLERKI TAILERAK


''Hatsa'' elkartearen olerki-tailerak
-Dohainik
-Tokia:Senpereko Amotz-Larraldea etxean, edo, Euskal Herriko edozoin herrietan
-Noiz :Hilabetetako azken larunbata arratsaldetan .
-Animatzailea : aldiro , ''Hatsaren Poesia'' liburuan parte hartzale desberdin norbait.( Auxtin Zamora-ren laguntzarekin  (nahi bada) )
-Helburu bakarra  : tailer bakotxetan, talde-olerki baten moldatzea...., hau, gero , Hatsaren Poesia liburuan ezarria izateko gisan .
-Tailerak, 12 bat parte hartzale baino gutiagorekin osatuak .(Beraz aurretik izenak ematea eskatua da (olerkibilduma@sfr.fr) 
Jadanik , tailer horien animatzeko , zonbait idazle interesatuak dira . Beharrezkoa zaigu, orai, aintzinetik, tokien eta egunen finkatzea.
Hona hemen zoin diren 2019 urteko azken larunbatetako datoak :

Otsaila 23a  Auxtin Zamora  15 ordutan    Senpere-Larraldean
Martxoa 30a  Agurtzane Anduetza   16 ordutan Zugarramurdin  .  
Apirila 27a….Maddi Zubeldia.Ziburun-Baltsan..16 ordutan ..  
Maiatza 25a Estitxu Irisarry-Egia. 15 ordutan    Senpere-Larraldean    
Ekaina 29a Ainara Maia-Urroz…............ …............................?
Uztaila 27a Amaia Aranzeta ….Getariako portuan 16 ordutan
Abuztua 31a ….................. …............ …..........................?
Iraila 28a Itxaro Borda.
Urria 26a  Juankar Lopez-Mugartza .......  Iruñean.. 
Azaroa 30a …Xabier Soubelet ''Begiraleak''Donibane Lohizune  ........ 
Abendoa 28a ….................. …............ ….........................?

Duda muda guzien bazterretik, aukeratu dezakezun larunbata, tenorea, bai, tokia,  izenekin, bloge honetan ….etorri arau, ezarriko ditugu .
             

Zualmendiko brana eta ote artean 9 garen olerki tailera  !

Zoin (h) atsegingarriki iragan dugun abuztuko azken arratsalde 
hau  !....Itsaso eta mendien mirifiko ikusmira bat  ginuela gure aintzinean ! Brana eta ote artean,  lurrari hurbil, aurkitu ditugun ixiltasunezko hitzak idatzi ditugu , nor berak bere ahalaren arabera, eta, irakurtu , sentituz momento hunkigarri bat bizitzen ginuela elgarrekin.
Bihotzez eskerrak : Ainara, Auxtin, Eric, Juankar, Maialen, Xabin !
Zuen bitartekaritzaz  badakigu gehiagoki   olerkarien  sentikortasuna ez dela birtualitate bat !
                                                  Auxtin
Hona hemen argazki batzu eta aurretik jakin ezazue: datoren bi  olerki tailerak:
Irailaren 28an, Itxaro Borda-rekin, eta,Urriaren 26an, Juankar Mugartza-rekin  iraganen direla 
Juankar Lopez Mugartza/Maialen Etxegoin/Auxtin Zamora/Ainara Maia Uroz/Eric Traonmilin/Sabin Oregi















*****************************************************************************

8 garren talde olerkia (ez ustezkoa), Donostiatik   
_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ __ _ _ _ ___ _ _ _____ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ __ _ _
Zeles eta Mariangeles,  Arra eta Marisa,  Joseba, eta Pili


 _ ___ _ _ ____
Metodologia:
- Hiru bikoteren artean osatu dugu testua( datoren Hatsaren olerki bilduman agertuko dena)
- bakoitzari hitz batzuk bidali, haiekin esaldi bat-edo osatu dezan
- bikoteetako batek lehenengo esaldia osatzen duenean, esaldi hori beste bikoteari eman
- bigarren bikote horri eskatu beren esaldia besteenaren testuan txerta dezala, egoki iruditzen zaizkien aldaketa guztiekin.
- gero bikote koordinatzaileak bigarren bikotearen testu berrosatua jasotzen duenean, bi testuekin egoki deritzon beste nahasketa bat egingo du.
- Azken urratsa: osatzen den testua elkarren artean partekatu eta azken ukituak proposatu eta lana burutu.

Joseba eta Pili: bikote koordinatzailea

Joseba eta Pilik - Zeles eta Mariangelesi:
Osatu zuek bion artean esaldi bat <lagunartea> eta <bidea> hitzak biltzen dituena.

Joseba eta Pilik - Arra eta Marisari:
Osatu zuek bion artean esaldi bat <baserria> <habea> <lurra> edo/eta <bizia> hitzak biltzen dituena.

Zeles eta Mariangelesek:
Lagunartean egiten den bidea, zein laburra den

Arra eta Marisak:
Euskal Unibertsuaren baitan baserria dugu lur gainean arbasoek jasotako eraikin iraupen nekezako Habea  eta  arnas estuko bizia

Joseba eta Pilik Zeles eta Mariangelesi:
Orain....., nahi duzuen aldaketak eginez, txertatu zuen testua Arrak eta Marisak osatu dutenarekin.

Zeles eta Mariangelesek:
Euskal unibertsoaren baitan, lagunartean, baserria dugu lur gainean, iraupen nekezeko habea, arbasoek jasotako eraikina; zein laburra egiten den bidea, arnas estuko bizia.

Joseba eta Pilik :
Orain, gure kontu ukituren bat ematea, eta emaitza zuei bidaltzea, azken ukituak proposatzeko.

Joseba eta Pilik:
Euskal unibertsoaren baitan, lagunartean, baserria dugu lur gainean, iraupen nekezeko habea, arbasoek jasotako eraikina; auzolanean laburrago arnas estuko bizia.
Joseba eta Pilik:
Euskal unibertsoaren baitan, lagunartean, baserria dugu lur gainean, iraupen nekezeko habea, arbasoek jasotako eraikina; auzolanean, maldak laburrago, arnas estuko bizian.

Zeles eta Mariangelesek: Ados.

Arra eta Marisak: Ados



Amaia Aranzeta-ren gidaritzaren pean,
Hatsa-ren 7 garren Olerki tailera,
Getarian, Uztailaren 27an









Amaia Aranzeta-ren gidaritzaren pean
Hatsa-ren 7 garren Olerki tailera
Getarian Uztailaren 27an
Elkanok, egin munduaren ingurubiraren 500.en mendeurrena dela eta, Amaiak, Getarian elkartzera, gomitazen gaitu.
Hau litzateke egitaraua:

16:00 tan portuan kotxea utzi eta Itsas-Etxe parean elkartuko gara. 
Ondoren, kale nagusira igo eta Elkanoren monumentua eta eliza ikusiko ditugu eta bitartean, nahi duenak, kafe/garagardo/freskagarri bat hartu dezake. 
Hortik, 17:00rako, Balentziaga museora hurbilduko gara eta bertako parkean edo atzekaldeko berde-gunean, norberak poesia bat edo bi, edo hiru idazteko edo talde-poesia egiteko denbora izango dugu. Hau egindakoan, idatzitako poesien errezitaldia edo irakurketa izango dugu eta meriendatxoa.
18:30 alderako berriro, portura jaitsiko gara eta egunari amaitutzat emango diogu.


Olerki  bustien tailera ....(bildumatxo bat) bat)

 Auxtin Zamora ,Eneko Apaolaza, Sabin Oregi, Carmen Valois, Ainara Maia Uroz, Amaia Aranzeta

Getariako itsaso haizeak , esku zabalez , tailera iragaiten ari ginuelarik , ahantziko  ez dugun euri erauntsi bat, oparitu digu, eta, hori, noski, gure burutazioen  onetako, zeren, beste behin batez ere, tailer oso sinpatiko  eta emankor  bat , Amaia Aranzetaren presentzia ezti  bultzakorraren bitartez, iragan dugulako. Oraikoan, gure testoek berezitasun bat azalduko dute , hau da, loturatze  bat, itsasoko paiasai gris euritsu aldakorrak sortu  inspirazioa , Sebastian  Elkano , munduko  lehen bira egilearen, aipamenarekin.

 Datoren tailera , Senpere Larraldean, informal moduan, abuztuaren 31an, Zualmendi muño gainean , abiapuntua Senpere Larraldean, 16etan 

                                                                                                      AZ 

******************************************************



  
"Hatsa"elkartearen 6 garren olerki tailera, Ainara Maia Urroz-ekin

Idurre Lezertua, Xabier Otegi, Sabin Oregi, Auxtin Zamora, Joxan Gurutxaga, Graxi Solorzano, Itziar Gomez, Carmen Valois , Ainara Maia Urozen gidaritzapean 
 Ekainaren 29an, Aldabe   edo San Martzial deitu  Irungo muñoaren gainean Hatsa elkarteko   9 konzpiratzaile bildu ginen,  duela 500, 200, eta 80 bat urte gertatu , Euskal Herria,Espania eta Frantziaren arteko , liskarrak, behar ginituela behin betikoz konpondu.Tanboradako ahotsak entzuten ginituelarik  han Irun beherean , guretzat, bakearen egituratzea erraza izan zen. Nor berak idatzi testo guziak bildu ginituen olerki bakar baten moldatzeko, eta gerla guziak urrunarazi  Ainarak eta Sabinek egin pastelak janez . Orainokoan ere olerki tailer maitagarri
bat bizi izan dugu !Eskerrak denoi !



Maiatzean Senperen izan genuen poesia-tailerra Estitxu Irisarrik gidatuta, eta arramaiatzean, berriz, Irunen izango dugu ekaineko poesia-tailerra Ainara Maiak gidaturik. 

Atxikita doakizue kartela, nahi adina zabaltzeko eta poetak animatzeko: 

15:30 lehen bilkura Xaia ostatuan, handik berehala autoz Irungo Aldabe mendirantz, San Martzial ermita historikorantz

16:00 bigarren bilkura San Martzialgo aparkalekuan, eta ibilaldi labur bat. Norberak idatziko du bere bizipena

17:00 berendua, merienda edo krakada

Laster arte! 
Hatsaren poesia

********************************************
"Hatsa"elkartearen 5 garren olerki tailera, Ainara Maia Urroz-ekin  Piarres Lartzabal Kolegioan 

Ikas urtea bururatzeko, hona ez ustezko gertakizun bat  bat Ziburutik datorkiguna ! Ainara  Maiak bultzaturik, Piarres Lartzabal Kolegioan ,
6 garreneko ikasle batzu atrebitu dira olerki tailer baten egitera. Ikusiz 2 argazkietan  agertzen diren ezpain idekien formak, pentsa ditaike ez direla eneatu.
Beraz, erran gabe doa,datoren 
  Hatsaren olerki bilduman,  zorionezki ,beren idatziak,  irakurriko ditugula !



********************************************
****************************************************

"Hatsa"elkartearen 4 garren olerki tailera, Estitxu Irissari Egia-rekin
Maiatzaren 25ean, laugarren 'Hatsa'ren olerki tailera  Larraldean   iragan zen, Estitxu Irissari Egiarekin. Honen harrera leun eta irriñotsuak  mirakuiluak eginarazi zizkigun, lan erraldoi bateri argia emanaraziz . Lur gainean, kokoriko , 7 talde-olerki  idatzi ginituen kasik, denbora iragaiten,  ikusi gabe . Plazer hutsa ! Beste altxor bat ez duguna inoiz  ahaztuko ! 
(Datoren tailera, Ekainaren 29an Ainara Maiarekin)






****************************************************

"Hatsa"elkartearen 3 garren olerki tailera, Ainara, Auxtin, Maddalen eta  Maddirekin
Apirileko tailera, Zibururun egina  izanez,  ez gira, seguraski, gu lauen artean (Ainara,Auxtin, Maddalen, Maddi)  ura eta itsasoa aipatu gabe egon;  .
Iturri xaharretik abiatuz, Maddik eraman gintuen,Zokoa aldera,  Muskoako atalaiaraino, pausu bakotxean bere erranekin  inspirazio asko  sustazen zigula . Hondartzaren gainean ere  itsasoari  erran nahi ginituenak idatzi ginituen  .Ozeanoak  denak irakurtu zituen ,bai eta    bere uhainekin  eraman .Uste dugu bere erantzuna   gure lau olerkien erdian ezarri zuela...
Maialen,Maddi,Ainara,Auxtin Ziburuko Iturri xaharren tokian 



****************************************************

"Hatsa"elkartearen 2 garren olerki tailera, Agurtzane, Auxtin, Ennio, Estitxu, Helena, Gaia-Eguzki, Maddi rekin 

'Hatsa 'elkartearen Martxoko olerki tailera , Zugarramurdin iragan  dugu Agurtzane Anduetzaren kudeantza
sentikor eta maitagarriaren  babesapean. Ahantziko ez dugun  elkartasun giro espiritual eta alai bat !
 Argazki  batzu eta Agurtzaneren hitza ere  aurkituko ditutzue bloge honetan :
https://anduetza.wordpress.com/2019/03/31/olerki-tailerra-paradisuan/
(eta  parte hartzaleen emaitza poetikoa ,datoren Hatsaren Poesia liburuan 2020an)




******************************************************


"Hatsa"elkartearen lehen olerki tailera, Agurtzane, Auxtin, Ennio, Graxi, 
Maialen-ekin  

Hatsaren olerki taileraren parte bat, eguzki ezti eta haize hegoztatu goxo batez ferekatua, Zuraideko -Ordotz muñoarengainean iragan dugu, Otsailaren 23an.
. Gurekin ginituen : Ainhoa, Zuraide, Senpere, Sara, Zugarramurdi ko herriak begien bistan, Alkurruntz, Larrun, Ibantelli, Olain mendieri so .... bai natura osoaren ixiltasuna ,bereziki , gure inspiratzeko .
Bigarren partea, dedikatu ginuen , talde olerkiaren moldatzeari. Ordotz muñoaren gainean bildutako uzta, Larraldeko sukaldean  , forman eman ginuen, ahalik eta hobekienik, eta... hau gertakizun miresgarria, ''Su pindarretan''tituluaren pean  aurkitu ginuen, gure olerkia, dena idatzia.
Urus gira, orai, gu 6 parte hartzaleak, jakinarazteko olerki hori 2020 eko Hatsaren Poesia bilduman agertuko dela .Orai datoren olerki tailera, Zugarramurdin iraganen da, Sorginen museoan  16 ordutan, Agurtzane Anduetzarekin . Izena eman eta etorri !

  Seikotearentzat                                        
     Auxtin Zamora




********* ********************************************





































































v


************************ OLERKI GALDERA Télécharger tout Olerkari laguna, Datorren urteko 22. "Hats...